Izan ere, asteburuan jardunaldi bikoitza jokatuko da eta bihar bertan beste estropada baterako prestatu beharko dira arraunlariak. Itsasoa esanda baino bareago aurkitu dute arraunlariek, eta bihar ere, horrela mantentzea espero dute.
Gaurko jardunaldiari begira, Orio lehen momentutik lasterketa buruan kokatu da, zuloa bigarren minuturako irekiz gainontzeko lehiakideekiko, eta horrek ahalbidetu dio garaipen garbia eskuratzea. Tolosaldea lehen ziabogatik laugarren postuan kokatu da. Eta horrela amaitu du estropada hirugarrenetik 3 segundora.
Tolosaldeak gaurkoan patroi aldaketa izan du eta Olaia Barriuso aritu da nesken gidari.