Bigarren postua Pili Esnaola eta Olatz Arregi triatletentzat

Ataria 2022ko uztailaren 8a

Pasa den asteburuan, Tolosaldeko Triatloi Taldeko kirolariek triatloi denboraldiaren lehen zatiari amaiera eman zioten Sallent de Gallego herrian (Aragoi) jokatu zen "Valle de Tena" triatloi esprintarekin.

Bertan, 750 metro igeri osatu zituzten Lanuza laku ederrean, 20 kilometro bizikletaz Formigal inguruan eta 5 kilometro korrika Sallent herrian bertan.

Triatletek emaitza bikainak eskuratu zituzten, batez ere, emakumezkoetan. Pili Esnaolak 2. postua lortu zuen beterano 2. mailan (V2), eta emaitza bera eskuratu zuen Olatz Arregik beterano 1. mailan (V1). Esnaola eta Arregirekin batera, Aratz Urkola triatleta gazteak ere parte hartu zuen, eta hirurek egindako lan bikainari esker, emakumezkoen taldeko sailkapenean 3. postua eskuratu zuten.

Gizonezkoetan, aipatzekoa Joxean Montoyaren garaipena beterano (V2) mailan. Asier Capa eta Beñat Azaldegi maila bikainean aritu ziren sailkapen nagusiko 12. eta 27. postuak eskuratuaz. Asier Mujikak ezin izan zuen lasterketa bukatu mina hartuta baitzegoen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!