Aiztondo NKT klubetik boleibol taldeak osatzeko deia

Ataria 2022ko uztailaren 7a

Orain gutxi sortu da Aiztondo NKT kluba, nesken kirola sustatzeko Aiztondoko herrietan.

Hasiera batean, futbol taldeak osatzeko deialdia eginez jaio zen, eta orain beste pauso bat eman du eta boleibol taldeak sortzeko asmoa azaldu du. 2007, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoei egin die deialdia klubak. Interesatuek izena eman dezakete https://labur.eus/boleibola loturan sartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!