Danok Danenakoak txapeldun, Gipuzkoakoan

Ataria 2022ko uztailaren 5a

Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten Danok Danenako hainbat pultsulari.

Halterofiliako Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketak jokatu berri dira, eta Danok Danenako pultsulariek emaitza bikainak lortu dituzte, ia pultsulari guztiak txapeldun izan baitira.

Emakumezkoen senior mailan, Naiara Madrid (55 kilo), Daniela Perez (59 kilo), Zaloa Iturbe (64 kilo) eta Elena Mangas (71 kilo) txapeldun izan dira, eta Amaia Blanco (55 kilo) eta Allison Rivera (71 kilo) bigarren. Markarik onena Elena Mangasek egin zuen. Master kategorian, Amaia Blanco txapeldun izan da 55 kilokoan.

Gizonezkoen senior mailan, Ekaitz Kortajarena (67 kilo), Pablo Ucero (73 kilo), Mikel Alvarez (81 kilo), David Rubio (89 kilo) eta Aitor Tecedor (102 kilo) txapeldun izan dira, eta bigarren egin du Jon Rodriguezek (89 kilo). Txapelduna kategoria guztietan Ekaitz Kortajarena izan da. Master mailan, Kortajarena, Ucero, Alvarez eta Tecedor txapeldun izan dira bere kategorian. Ekaitz kortajarenak, 67 kilo kategorian Gipuzkoako master mailako bederatzi errekor berri ezarri zituen: arrankadan 98 kilo, bi denboratan 125 kilo eta total olinpikoan 223 kilo altxatuz. Bestalde, Jon Kepa Kortajarena eta Ekain Dominguez txapelketan izan ziren, beren marka pertsonalak hobetuz eta taldearentzako puntuak lortuz Espainiako Liga Nazionalerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!