Eskualdeko pilotaririk ez da izango San Fermin Eguneko finalean

Ataria 2022ko uztailaren 5a

Uztailaren 7an, San Fermin Egunean, izen bereko lau eta erdiko torneoa jokatuko da, eta ez da eskualdeko pilotaririk izango.

Enpresa adar bakoitzetik pilotari bana sailkatzen da finalerako, eta Jon Ander Peña tolosarrak aukerak izan baditu ere, ez du lortu finalerdian Lasori irabaztea. Lasok 22-15 irabazi zion Peña II.ari igandean Irunen jokatutako partidan. Aurretik, ostiralean, Lasok 22-11 Artolari irabazi zion.

Torneoaren finalean, Laso izango da, beraz, Baikoko ordezkaria, eta Aspekoa Ezkurdia izango da. Azken honek Peio Etxeberriari irabazi zion finalerdian, eta aurretik Peio Etxeberriak Altuna III.a garaitu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!