Koronabirusa

217 positibo atzeman dituzte azken astean

Ataria 2022ko uztailaren 4a

Tolosan 9, Amasa-Villabonan 4, Zizurkilen 2 eta Alegian, Albizturren eta Ibarran positibo bana atzeman zituzten atzo.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, ekainaren 27tik uztailaren 3ra 217 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.882 positibo izan dira. 612koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 504 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 23 pertsona ZIUetan, eta azken astean 22 pertsona hil dira. Orain arte 7.193 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1.791 test egin zituzten, eta 594 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta 18 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 9, Amasa-Villabonan 4, Zizurkilen 2 eta Alegian, Albizturren eta Ibarran positibo bana. Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 717ko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!