Ioseba Mateos laugarren izan da V. Itzurun-Arranpla zeharkaldian

Ataria 2022ko uztailaren 1a

Ioseba Mateos, helmugara iristen. BALEIKE

Zumaian egin zen aurreko larunbatean zeharkaldia. Berez, itsasoan egitekoa zen, baina itsasoaren egoera kaskarra ikusita, antolatzaileek itsasadarrean egitea erabaki zuten. Horren ondorioz, probak berez dituen 3.000 metroen ordez igerilariek 2.000 metro egin zituzten.

Ioseba Mateos ibartarrak laugarren postua neoprenorik gabekoen modalitatean lortu zuen, 26.24ko denborarekin. Xabier Jauregi tolosarra 34. izan zen, 32.46rekin; Jon Luzuriaga ikaztegietarra 70. izan zen, 38.38rekin, eta Xabi Luzuriaga ikaztegietarra 71. izan zen 38.38rekin. Neoprenorik gabekoek Gipuzkoako Ligaren parte hartu dezakete, eta Itzurun-Arranplako proba izan da ligako lehenengoa.

Neoprenoarekin ere egin zen proba, eta bi tolosarrek parte hartu zuten: Chin Man Ling Cheung 12. izan zen, 32.34rekin, eta Angel Tena 18., 33.52rekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!