Eskualdeko pilotariak txapeldun eta txapeldunorde

Ataria 2022ko uztailaren 1a

Errendimenduko Udaberri Sariko eta Gipuzkoako lau eta erdiko hainbat final jokatu dira asteburuan.

Errendimenduko Udaberriko Sarian, eskuz binaka, alebinen 1. maila, Ekialdean, Behar Zanako Ekaitz Arruti eta Oier Elola txapeldunorde izan dira; eta alebinen 2. mailan, Gipuzkoan, Intxurreko Egoi Garaikoetxea eta Haritz Leo txapeldun. Gipuzkoako Txapelketan, eskuz lau eta erdian, kadeteen 1. maila, Mendebaldean, Tolosako Jokin Tolosa txapeldun; kadeteen 2. mailan, Ekialdean, Intxurreko Josu Collado txapeldunorde; jubenilen 1. mailan, Ekialdean, Tolosako Ander Iraeta txapeldun eta Behar Zanako Eñaut Aranburu txapeldunorde; jubenilen 2. mailan, Gipuzkoan, Zazpi Itturriko Beñat Gorostidi txapeldun; jubenilen 2. mailan, Mendebaldean, Zazpi Itturriko Ander Balerdi txapeldunorde; eta nagusien 2. mailan, Gipuzkoan, Intxurreko Julen Oiarbide txapeldun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!