Ebakuntzatik itzuli ondorengo lehen partidan ezin izan du irabazi

Ataria 2022ko ekainaren 29a

Altuna III.ak 15-22 galdu du Peio Etxeberriaren aurka lau eta erdiko San Fermin Torneoan. Amezketarra aurretik hasi bada ere, sakea baliatuz, Etxeberriak aurre hartu dio eta ondo eraman du partida.

Aspeko adarrean, beraz, finalerdian Peio Etxeberria eta Joseba Ezkurdia ariko dira. Sopelan jokatuko dute partida hori, ostiralean.

Artola eta Lasoren artekoa, Ataria Irratian

Baikoren adarrean final-laurdeneko partida jokatuko du Iñaki Artolak Unai Lasoren aurka. Irunen izango da, hori, ostiralean, 18:00etan hasiko den jaialdiaren bigarren partidan. Partida zuzenean jarraitu ahalko da Ataria Irratian. Irabazten duenak igandean zain izango du zain Jon Ander Peña, finalerdia jokatzeko Elgetako frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!