Larrarte eta Erasun ez dira pasa San Fermin Torneoko finalera

Ataria 2022ko ekainaren 29a

Miren Larrarte bidaniarrak eta Itxaso Erasun zizurkildarrak ezin izan dute San Fermin Torneoko finalerako sailkatu. Amaia Aldai eta Ane Mendiburu bikotearen aurka 22-7 galdu zuten Tafallan jokatutako finalerdia.

Aldaik berriro erakutsi zuen, gaur-gaurkoz, aurreko koadroetako erreferentzia nagusia dela eta finalerdian oztopo gaindiezina izan zen Larrarte eta Erasunentzat. Dimako aurrelariak min handia egin zuen sakearekin, pilotakada oso luzeekin, eta 9. koadrotik erantzun behar izan zuen Erasunek. Zizurkildarrak arazoak izan zituen errestoetan eta Larrartek ezer gutxi egin ahal izan zuen Aldairen joko oldearen aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!