Altunak Imaz izango du atzelari eta Jakak Zabaleta, CaixaBank Mastersean

Ataria 2022ko ekainaren 29a

Uda honetan ere pilota profesionaleko CaixaBank Masters txapelketa izango da jokoan. Bi enpresetako pilotariak elkar nahastuta jokatuko dute oraingoan ere, sei bikote osatuz.

Altuna III.ak Imazekin jokatuko du eta Jakak Zabaleta izango du atzelari. Beste bikoteak hauek izango dira: Laso-Martija, Urrutikoetxea-Rezusta, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Irribarria-Albisu.

Ligaxka jokatuko dute, bost jardunaldikoa, bikote bakoitza bestearen aurka jokatuz. Lehen jardunaldian, eskualdeko bi pilotariek elkarren aurka jokatuko dute, uztailaren 17an, Barakaldon. Finalerdiak irailaren 30ean jokatuko dira, Nafarroa Arenan, eta finala urriaren 2an izango da, leku berean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!