Naia Amondarain bigarren, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

Ataria 2022ko ekainaren 28a

Naia Amondarain, ezkerretik bigarrena, 23 urtez azpiko podiumean. RFEC

Naia Amondarain txirrindulari ibartarrak bigarren postua lortu du 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan (10. elite mailakoak kontuan hartuta). Horrez gain, laugarrena izan da erlojuaren kontrako txapelketan maila horretan (14. elitekoak kontuan hartuta).

Eukene Larrarte tolosarrak ere parte hartu du, elite mailan, eta lineako txapelketan 24. izan da eta erlojuaren aurkakoan 18. postua lortu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!