Uzkudun eta Arrospide leaburuarrak izan dira garaileak

Ataria 2022ko ekainaren 27a

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Elorrion jokatu da I. Emakumeen Binakako Sega-Sail Lehiaketa, eta bertan sei bikotek parte hartu dute. Lehen txapelak eskualdera etorri dira, Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide leaburuarrek lortu baitute irabaztea.

Uzkudunek eta Arrospidek 16.00ko denbora behar izan dute 300 metro karratuko saila ebakitzeko. Bigarrenak Maide Garmendia eta Uxue Iruretagoiena izan dira, 17.03ko denbora eginez. Hirugarren postua Malou Henriksen eta Susana Lopezentzat izan da 17.29rekin. Laugarren postuan Irati Astondoa eta Jugatx Agirre berastegiarra sailkatu dira 17.42rekin. Bosgarren postua Alaitz Imaz hernialdearra eta Graxi Elosegirentzat izan da, 18.03ko denbora eginez. Azkenik, seigarren postuan sailkatu dira Ainara Otamendi ibartarra eta Angels Breto, 18.34rekin.

Almitzatik azaldu dutenez, «saio bikaina» burutu zuten hamabi segalariek eta nabarmendu du hainbat parte hartzailerentzat lehendabiziko aldia zela lan luzean lehiatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!