Hiru podium Tolosaldeko Triatloi Taldekoentzat Euskadiko Txapelketan

Ataria 2022ko ekainaren 27a

Euskadiko Esprint Triatloi Txapelketa ospatu berri da Lekeition, eta bertan Tolosaldeko Triatloi Taldeko partaideek "emaitza bikainak" eskuratu zituzten. 

Elur Urkola gazteak 9. postuan helmugaratzea lortu zuen, junior mailan Euskadiko txapeldunorde geldituaz. Beterano mailan, gizonezkoetan Joxean Montoyak Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen eta emakumezkoetan Olatz Arregi hirugarren izan zen. Manex Torrealdai taldekide berria ere bertan izan zen maila ona erakutsiaz. Triatletek 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta bost kilometro korrika burutu behar izan zituzten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!