Koronabirusa

114 positibo azken astean

Ataria 2022ko ekainaren 27a

Positiboen kopuruak gora egin du azken asteetan.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, ekainaren 20tik 26ra 114 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.543 positibo izan dira. 453koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 410 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 12 pertsona ZIUetan, eta azken astean 30 pertsona hil dira. Orain arte 7.131 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1.811 test egin zituzten, eta 399 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta hiru positibo atzeman zituzten atzo, Anoetan, Tolosan eta Zizurkilen bana. Hilaren 23tik 29ra, berriz, 114 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean: 59 Tolosan, 16 Ibarran, 8 Zizurkilen, 6 Amasa-Villabonan eta Anoetan, 3 Asteasun, Berastegin eta Berrobin, 2 Albizturren eta Gaztelun, eta bana Abaltzisketan, Alegian, Amezketan, Elduainen, Hernialden eta Iruran.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 403ko intzidentzia tasa du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!