Lasterketa hasi orduko Abaltzisketara iristeko errepidea jendez gainezka zegoen. Suziria jaurti eta ziztu bizian Amezketatik abitu dira zaldien gainean Abaltzisketara. Aurtengoan, guztira, sei parte hartzaile izan dira.
Lasterketaren ondoren, Aire Ahizpak taldeak kontzertua eskaini du elizan, eta iluntzean herri afaria izango da.