Larrartek eta Erasunek batera jokatuko dute San Fermin Torneoa

Ataria 2022ko ekainaren 23a

San Fermin Torneoaren aurkez 1 1656006524113
San Fermin Torneoaren aurkez 2 1656006525093
San Fermin Torneoaren aurkez 3 1656006525328
San Fermin Torneoaren aurkez 4 1656006525530
San Fermin Torneoaren aurkez 5 1656006525765

Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, emakumezkoen esku pilotarik onena Labritera itzuliko da San Fermin Torneoaren laugarren edizioarekin. Eta itzulera honetarako, aurreko hiru edizioetan hain zapore ona utzi zuen txapelketak luxuzko parte hartzea izango du, momentuko espezialista onenekin.

Finala, ETB1ko kamerak zuzenean direla, uztailaren 9an jokatuko da, 12.00etan, Labriten, jaiaren epizentro betean. Baina San Fermin Torneoa ez da Iruñera mugatzen, maila handiko bi finalerdi jokatuko baitira Nafarroako beste bi herritan. Lehenengoan, eskualdeko bi pilotari ariko dira, bikote eginez. Miren Larrarte bidaniarrak eta Itxaso Erasun zizurkildarrak Aldai-Mendiburu bikotearen aurka jokatuko dute, igande honetan, Tafallako Eretan. Uztailaren 1ean Mendabian jokatuko da beste finalerdia, Arrizabalaga-Oses eta Garai-Gaminde bikoteen artean.

Parte hartuko duten pilotari guztiez gain, Maria Caballero, Iruñeko Udaleko kirol zinegotzia, Fernando Aranguren, Iruñeko Udaleko kirol eta gazteria zinegotzi berezia, Maitane Bueno, Nafarroako Laboral Kutxako zonaldeko zuzendaria eta Paco Caballero, Nafarroako Pilota Federazioaren ordezkaria, izan dira San Fermin Torneoaren aurkezpenean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!