Aburuzak irabazi du XXI. Sagardo Lehiaketa

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Aburuzak irabazi du XXI. Sagardo Lehiaketa. Iturria: Gipuzkoa-Gure Lurra

Adunako Aburuza sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren XXI. Sagardo Lehiaketa. 10 sagardotegi izan dira finalistak, tartean Tolosako Isastegi, baina azkenean Aburuzak eskuratu du puntu gehien.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako XXI. Sagardo Lehiaketan 18 sagardotegik hartu dute parte, eta horietatik 10 izan dira finalistak, tartean Tolosako Isastegi. Aurreko urteetan bezala, Fraisoro Laborategiko sei dastatzailek osatutako epaimahai batek egin du sagardoen aukeraketa, eta haiek izan dira sagardoa urre, zilar eta brontze mailatan sailkatzeko arduradunak. Horretarako aurretik analisi fisiko-kimikoa egin zaie aurkeztutako sagardo guztiei, hori ezinbesteko baldintza baita fase organoleptikora igarotzeko. Epaimahaiak Aburuzak egindako sagardoaren kalitate analitikoa eta organoleptikoa nabarmendu ditu. 

Saritutako sagardotegiek zigilu bat eraman ahal izango dute botiletan datorren urtean, urre, zilar eta brontzezko sailkapena ikusteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!