Udako Pilota Eskolan izena emateko aukera

Ataria 2022ko ekainaren 15a

2019ko topaketako artxiboko irudia.

Intxurre Pilota Eskolak Udako Pilota Eskola antolatu du berriz ere. Ekaineko azken astean hasi eta uztailean zehar, astean behin ariko dira, arratsaldez.  5 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena.

Irakasleak eskolako kideak izango dira eta 6 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko udakopelotaeskola2021@gmail.
com helbidera idatzi behar da hilaren 17a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!