Tolosa CF mendeurrena

Eskualdeko sarituak I. Gipuzkoako Futbol Sarietan

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Tolosa CF-ren mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioak bere gala Tolosako Topic zentroan ospatu zuen, eta bertan banatu zituzten sariak.

Ekitaldiaren hasieran Tolosa CF-ri oroigarri bat eman zioten federaziotik, klub tolosarrak aurten ehun urte bete dituelako, eta Iñaki Martixa klubeko lehendakariak jaso zuen.

Sariei dagokionez, Ibarrako Lauburu Kirol elkarteak urrezko saria jaso zuen, areto futbolean egindako ibilbideagatik. Bertan izan zen Juan Pablo Zubelzu Txubel klubeko lehendakaria saria jasotzeko.

Zilarrezko sari bat Alegiako Intxurre futbol taldeko emakumezko senior taldearentzat izan zen, 2021-2022 denboraldian izandako kiroltasunagatik. Uxue Balerdi eta Garazi Belokik jaso zuten saria. Zilarrezko beste sari bat Iñigo Mendiarentzat izan zen, Tolosa CF-ko ohorezko jubenil nazional mailako entrenatzailearentzat, 2021-2022 denboraldiko entrenatzaile nabarmenduena izateagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!