Nesken Gomazko Paleta Txapelketako finala, ostiralean

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Adunako frontoian jokatuko da, 18:30ean hasiko den jaialdian.

Txulobi eta Behar Zana elkarteek antolatu dute txapelketa, eta guztira hamalau jardunaldi jokatu dira. Finalean Enara Macicior (Hernani) eta Izaro Etxarri (Txulobi) bikoak Sara Iruretagoiena (Behar Zana) eta Ane Kerejeta (Hernani) izango ditu aurkari. Jaialdia alebin mailako eskuzko lagunarteko partida batekin hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!