Alaitz Imaz eta Mikel Lizartza segalariek jantzi dituzte txapelak

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 14a, 19:59

Asteburuan erabaki dira Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako irabazleak; hiru jardunaldi jokatu dituzte eta nagusien mailako txapelak eskualdean geratu dira.

Almitza Sega elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen asteburuan Oiartzunen. Horrela, erabaki dira ligako irabazleak. Emakumezkoetan, Alaitz Imaz hernialdetarra  izan da txapelduna eta gizonezkoetan, berriz, Mikel Lizartza tolosarra.

Ligako emaitza orokorrak

Emakumezkoen kategorian:

  • 01. Alaitz Imaz - 179 puntu
  • 02. Luixa Uzkudun - 174 puntu
  • 03. Malou Henriksen - 174 puntu
  • 04. Maide Garmendia - 173 puntu
  • 05. Susana Lopez - 166 puntu
  • 06. Sheyla Sarasola - 164 puntu
  • 07. Irati Astondoa - 114 puntu
  • 08. Ainara Otamendi - 113 puntu
  • 09. Graxi Elosegi - 53 puntu
  • 10. Leire Murillo - 52 puntu

Gizonezkoen kategorian:

  • 01. Mikel Lizartza - 177 puntu
  • 02. Julen Gabirondo - 176 puntu
  • 03. Migel Mari Jauregi Altzo - 175 puntu
  • 04. Jon Otegi - 171 puntu
  • 05. Amaiur Arrospide - 169 puntu
  • 06. Oier Urkola - 168 puntu
  • 07. Joakin Garmendia - 163 puntu
  • 08. Andoni Urrutia - 110 puntu
  • 09. Pabi Astondoa - 54 puntu

15-18 URTEKOAK

  • 01. Josu Mendizabal - 178 puntu
  • 02. Oier Mitxelena - 177 puntu
  • 03. Jokin Mikeo - 174 puntu
  • 04. Iñigo Etxabe - 173 puntu

14-15 URTEKOAK

  • 01. Izadi Arrospide - 180 puntu
  • 02. Mattin Etxarri - 176 puntu
  • 03. Iune Mikeo - 173 puntu
  • 04. Nahia Aranzabe - 173 puntu
  • 05. Mireia Larreta - 112 puntu

12-13 URTEKOAK

  • 01. Xuban Gartzia - 178 puntu
  • 02. Inge Goikoetxea - 177 puntu
  • 03. Lorea Zunzunegi - 120 puntu
  • 04. Aner Zunzunegi - 115 puntu

10-11 URTEKOAK

  • 01. Mari Olazar - 179 puntu
  • 02. Irati Tome - 177 puntu
  • 03. Haizea Larrañaga - 172 puntu
  • 04. Xare Iriondo - 117 puntu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!