Grafikagintzarako hitzarmen "duina" eskatuko dute bihar

Ataria 2022ko ekainaren 14a

Grafikagintzako langileek pasa den apirilean egindako elkarretaratzea.

Grafikagintza sektoreko hitzarmenaren negoziaketak bizi duen blokeoaren aurrean kotxe karabana egingo dute bihar, 10:00etan, eskualdeko enpresetan barrena.

Grafikagintza sektorerako hitzarmen "duin" baten negoziaketa aldarrikatzeko eta Adegi patronalak ezarri duen blokeoa salatzeko egingo dute kotxe karabana. 10:00etan aterako dira Usabaldik eta negoziazio mahaian dauden LAB eta ELA sindikatuko ordezkariak izango dira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!