SARIDUNA

Udako zozketa bereziak badu sariduna

Ataria 2022ko ekainaren 14a

Udan musikaz ederki gozatzeko,  TOLOSALDEKO ATARIA-k bere irakurle guztientzat zozketa berezi bat jarri zuen martxan, EHZ Festibalerako hiru eguneko abonu bikoitza oparituz.

Atariako irakurle guztientzat EHZ Festibalerako abonuak irabazteko zozketa abian jarri zuen Atariak. Bertan Atarikide direnek eta ez direnek hartu zezaketen parte, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik.

EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da. Euskal kultura eta hizkuntza ditu ardatz eta uztailaren 1etik 3ra ospatuko da, Irisarrin.

Ondorengoa izan da zozketaren irabazlea:

  • Maialen Mujika (Irura).

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!