Koronabirusa

67 positibo izan dira azken astean

Ataria 2022ko ekainaren 13a

Atzo hiru positibo atzeman zituzten Tolosaldean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, ekainaren 6tik 12ra 67 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.748 positibo izan dira. 361ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 295 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 9 pertsona ZIUetan, eta azken astean 25 pertsona hil dira. Orain arte 7.002 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1.766 test egin zituzten, eta 191 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta hiru positibo atzeman zituzten atzo, Alkizan, Asteasun eta Tolosan bana. Hilaren 23tik 29ra, berriz, 67 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean: 36 Tolosan, 9 Ibarran, 5 Amasa-Villabonan, 3 Alkizan, Asteasun eta Ikaztegietan, 2 Albizturren eta bana Alegian, Berrobin, Gaztelun, Leaburu-Txaraman, Orendainen eta Zizurkilen.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 293ko intzidentzia tasa du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!