Nesken gomazko paleta txapelketaren finalerdiak, gaur, Adunan

Ataria 2022ko ekainaren 10a

Behar Zana eta Txulobi elkarteek antolatu duten txapelketa bere amaierara iristen ari da. Gaur izango dira finalerdiak, 19:00etan, Adunako frontoian.

Lehenengo partidan, Enara Macicior (Hernani) eta Izaro Etxarri (Txulobi) bikoak Julene Inunciaga (Hori-Hori) eta Irati Tejeria (Behar Zana) izango ditu aurkari. Bigarren partidan, Laia Garmendia (Hernani) eta Alaitz Navarro (Txulobi) bikoak Sara Iruretagoiena (Behar Zana) eta Ane Kerejeta (Hernani) izango dituzte aurkari.

Hutsune bat betetzeko antolatu da txapelketa, Behar Zana eta Txulobi elkarteen artean. Izan ere, bestela kadete eta jubenil mailetako neskek ezingo zuten lehiaketarik jokatu Aste Santutik urrira bitartean. "Oso positibo izan da txapelketa egitea", azaldu dute antolakuntzatik. "Hamabi-hamahiru jardunaldi izan Adunan eta Villabonan, eta finalerdiak eta finala Adunan jokatuko dira. Pilotarien beharrak asetu ditugula uste dugu, eta inguruko herrietakoek ere ikusi dituzte neska pilotariak jokoan. Hain justu, emakumezkoen kirola ere sustatu nahi genuen txapelketa honen bidez".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!