Arantzara joateko autobusetan izena emateko aukera

Ataria 2022ko ekainaren 10a

‘Pirinioetako Bidea’ ekimena antolatu du Gure Eskuk uztailaren 2rako; euskal herritarrek eta kataluniarrek, 300 gailur argiztatuko dituzte, eta Tolosaldearen kasuan, Oianberri, Urkidi eta Zipuru dira egokitutako mendiak.

‘Pirinioetako Bidea’ ekimena antolatu du Gure Eskuk uztailaren 2rako Kataluniako zenbait erakunderekin batera. Euskal herritarrek eta kataluniarrek, 300 gailur argiztatuko dituzte, eta Tolosaldeko herritarren kasuan, Oianberri, Urkidi eta Zipuru dira egokitutako mendiak.

Hiru mendiak Arantza herriaren inguruan daude, eta hura izango da gure kanpamentu nagusia. Bertara joateko eta etortzeko autobus zerbitzua jarri dute. Tolosako Aroztegieta kalean Gure Eskuk duen lokalean eman ahalko da izena. Ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:30era egin ahalko da. Norbere kontura ere joan ahalko dute horrela nahi dutenek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!