Txirrindulari Martxa egingo dute pentsiodunek

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Ekainaren 13tik 25era egingo dute, gutxieneko pentsioa 1.080 euro izatea eskatzeko, zerbitzu publikoen defentsa egiteko eta zaintza lanak partekatzea eskatzeko.

Hego Euskal Herriko Mugimendu Pentsionistak Txirrindularitza Martxa antolatu ekainaren 13tik 25era. Martxa Donostiatik abiatuko da, eta Bilbo, Gasteiz, Iruñea nahiz Baionatik igaro eta 700 kilometro egin ostean, Donostian amaituko da, 13 etapa burututa.

Mobilizazio ugari egin dituzte eskubideak defendatzeko, bizirik dagoen mugimendua dela diote pentsiodunek, eta garbi dute ez dutela etsiko. Kasu honetan, lehenengoz antolatu dute bizikleta martxa, eta «jai giro herrikoi, alai eta aldarrikatzailean» gutxieneko pentsioa 1080 euro izatea, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lanak partekatzea defendatuko dute.

Maria Luisa Lizarza eta Iñaki Elduaien pentsionisten mugimenduko kideek esan dutenez, «egun daukaguna eustea eta hobetzea lortu behar dugu, ikusten dugulako bereziki azken urteetan sistema ahultzeko interesa dagoela. Hori lortzeko langileek baldintzak duinak izatea ezinbestekoa da». Herritarrak ekimenean nahiz ekainaren 25ean Donostian egingo den ekitaldian parte hartzera animatu dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!