Lizartzak hartuko du lekukoa igandean

Ataria 2022ko ekainaren 8a

Errezilen ospatuko dute aurtengo Eskola Txikien jaia, eta autobus zerbitzua jarriko dute Tolosaldetik.

Errezilen ospatuko da aurtengo Eskola Txikien jaia, eta igande honetan, hilaren 12an, izango da. Goizetik gauera bitarte era askotako ekitaldiak prestatu dituzte, eta horiek herriguneko hainbat zonaldetan izango dira. 

Herrigune txikia du Errezilek, eta aparkalekuak bi tokitan prestatu dituzte; bata Bidania-Goiazko industrialdean, Tolosaldetik doazenentzat, eta bestea Domusa Teknik enpresako aparkalekuan, Azpeitia aldetik doazenentzat. Gainera, autobus zerbitzua joan-etorrian ibiliko da 09:00etan hasi eta 21:00ak bitarte.

34. Eskola Txikien Jaia da igande honetan egingo dutena. Errezili egokitu zaio aurten antolatzea, Aizarnako eskolak emandako lekukoari jarraituz, eta igandeko festan Lizartzak jasoko du lekukoa. Beraz, hurrengo urtean bertan ospatuko da jaia. Hain zuzen, 10:00etatik 11:00etara egingo duten harrera ekitaldian egingo dute lekuko aldaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!