Ugaitz Artola eta Oihana Zubillaga protagonistak, Euskal Herria Mendi Erronkan

Ataria 2022ko ekainaren 7a

Artola billabonatarrak banakako sailkapenean lortu du garaipena, eta Zubillaga anoetarrak Hodei Lujanbiorekin batera irabazi du errelebo mistoen proba.

Leitzan hasi eta bukatzen den proba da Euskal Herria Mendi Erronka. 67 kilometroko ibilbidea du eta 7.200 metroko desnibela. Larunbatean jokatu zen, eta bi modalitate ditu, banaka eta erreleboka. Azken hau mistoa izaten da, emakumeen parte hartzea bultzatzeko. Banaka gizonezkoetan izan da irabazlea Artola, 6.56.49ko denborarekin. Asier Rajado andoaindarra (7.02.56) izan da bigarren, eta Jon Zabaleta leitzarra (7.05.37) hirugarren.

Zubillagak Lujanbio goizuetarrarekin parte hartu du erreleboka, eta 6.50.59 eginez lortu dute irabaztea. Leire Agirrezabala ibartarra izan da hirugarrena, Iñigo Uribetxerria legazpiarrarekin batera, 7.17.24ko denborarekin. Bigarrenak, Leire Baraibar aresoarra eta Mikel Etxeberria zumaiarra izan dira, 7.03.07ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!