ZOZKETA BEREZIA

Atariak antolatutako udako zozketa berezia martxan da

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 7a, 09:55

Uda bete-betean gozatzeko, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du, EHZ Festibalerako hiru eguneko abonua oparituz.

Atariako irakurle guztientzat EHZ Festibalerako abonuak irabazteko zozketa abian jarri du Atariak. Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte.

EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da. Euskal kultura eta hizkuntza ditu ardatz eta uztailaren 1etik 3ra ospatuko da, Irisarrin.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, EHZ idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: ekainaren 12a, igandea, 23:59ean.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Ekainaren 13ko 19:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!