Itxaso Erasunek ezin izan du txapela jantzi

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Itxaso Erasunek ezin izan du 1 1654523389978
Itxaso Erasunek ezin izan du 2 1654523390285
Itxaso Erasunek ezin izan du 3 1654523390465

Pilotari zizurkildarrak Miren Larrarterekin jokatu behar zuen Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketaren finala, baina azken honek eskuko minarekin ezin izan du jokatu.

Itxaso Erasunek, beraz, Maddi Barrokal izan zuen aurrelari eta 22-16 galdu zuten Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen aurka, pilota mistoarekin. Aurreko koadroetan borroka handia izan zuen partidak. Azkenenerako, ordea, Amaia Aldai nagusitu zen, Dimako pilotariak tantoak amaitzeko orduan eskarmentu eta erabakitasun handiagoa erakutsi baitzuen. Nafarroa Arenan jokatu zen finala, eta 1.600 pilotazale izan ziren bertan, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, "emakumezkoen pilotak pauso handiak ematen jarraitzen du oraindik egiteko duen bide luzean, eta gaur bere sabaietako bat hautsi du berriro".

Finaleko jaialdian, hirugarren eta laugarren postuak ere bazeuden jokoan, eta oraingoan garaipena eskualdera etorri zen. Irati Zabala atzelari lizartzarrak, Madalen Etxegarairekin batera 18-4 irabazi zieten Leyre Oskoz eta Uxue Oses bikoari.

Gazteen lau  eta erdiko finalean, Leitzako Goiuri Zabaletak txapela etxean geratzea lortu zuen, finalean Leire Galeano gipuzkoarra 18-10 mendean hartuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!