Koronabirusa

Azken astean 60 positibo atzeman dituzte

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Hiru positibo atzeman zituzten, atzo, eta hirurak Tolosan.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, maiatzaren 30tik ekainaren 5ra 60 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.172 positibo izan dira. 400,10koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 369 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 14 pertsona ZIUetan, eta azken astean 15 pertsona hil dira. Orain arte 6.939 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1861 test egin zituzten, eta 264 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta hiru positibo atzeman zituzten atzo, hirurak Tolosan. Hilaren 23tik 29ra, berriz, 60 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean: 22 Tolosan, 7 Ibarran, 6 Amasa-Villabonan, 5 Zizurkilen, 4na Alegian eta Anoetan, 2na Iruran eta Orexan, eta bana Berrobin, Ikaztegietan, Larraulen, Lizartzan eta Orendainen.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 290,75ko intzidentzia tasa du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!