Loatzok eta Tolosako udal musika eskolak antolatuko dute 2024ko Musikaldia

Ataria 2022ko ekainaren 4a

Pasaian gaur egin duten festan jaso dute musika eskolako ordezkariek 2024ko Musikaldia antolatzeko lekukoa.

Musikaldia, bi urtetik behin egiten den Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatzen duen jaia da. Aurten Pasaian ospatu dute festa eta bertan jaso dute 2024ko jaia antolatzeko lekukoa Loatzo musika eskolak eta Tolosako Eduardo Mokoroa udal musika eskolak. Bi eskolen ordezkari gisa, Kris Martinez Ibarrako zinegotziak eta Olatz Peon Tolosako alkateak hartu dute lekukoa.

Elkarteak helburu argi batekin sortu zuen: bazkide diren Musika Eskolen ikasle eta irakasleen arteko topaketak ahalbidetzea eta musika, dantza eta euskal kulturaren alde egiten duten lana gizarteari erakustea. 1997. urtean, Pasaian lehenengo Musikaldia egin zenetik, mota eta estilo musikal guztietako milaka ikaslek hartu dute parte jaialdi honetan.

2024an, Tolosa udal musika eskolak eta Loatzo musika eskolak antolatuko dute jaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!