Larrarte eta Erasun txapelaren bila joango dira Nafarroa Arenara

Ataria 2022ko ekainaren 3a

Larrarte eta Erasun txapelar 2 1654254009703
Larrarte eta Erasun txapelar 1 1654254008404
Larrarte eta Erasun txapelar 3 1654254010358
Larrarte eta Erasun txapelar 4 1654254011078

Bidaniarrak eta zizurkildarrak igandean jokatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Torneoaren finala, eskuz pilota mistoarekin, Amaia Aldairen eta Nora Mendizabalen aurka.

Nafarroa Arenak hartuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Torneoaren finalak, igandean  12:00etatik aurrera hasiko den jaialdian. Lehenengo partidan lau eta erdiko finala jokatuko da, pilota mistoarekin eta gazteen mailan, Goiuri Zabaleta eta Leire Galeanoren artean. Ondoren, binakako txapelketaren 3. eta 4. postuak erabakiko dituen partida jokatuko da, eta hor eskualdeko ordezkaritza ere izango dugu, Iratzi Zabala lizartzarrak jokatuko baitu. Zabalak Olatz Arrizabalaga aurrelariarekin ariko da, eta aurkari Maddi Barrokal eta Uxue Oses izango ditu. Ondoren, binakako finala jokatuko da, Aldai-Mendizabal eta Larrarte-Erasun bikoteen artean.

Sei finalistekin prentsa agerraldia egin dute aste honetan, eta Emakume Master Cupeko antolatzaileek azaldu dutenez, Nafarroa Arenak emakumezkoen esku pilota onenaren erreferente ere izan nahi du Nafarroako Foru Komunitateko Torneoren bigarren edizioaren finalekin. "Dagoeneko inolako murrizketarik gabe, igandekoak txapelketa arrakastatsu baten ginga izan behar du, izan ere, azken asteetan Nafarroan zehar jokatutako jaialdiek txapelketa erreferente bat sortzeko eta emakumezkoen kirola, kasu honetan esku pilota, ikusarazteko helburu nagusiak bete dituzte", azaldu dute antolatzaileek.

Finalen aurkezpenean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia izan zen, eta baita Begoña Echeverria (Nafarroako Kirol Institutuko zerbitzu zuzendaria), Maite Bueno (Laboral Kutxako eskualdeko zuzendaria), Javier Conde (Nafarroako Pilota Federazioko presidentea) eta Ainhoa Ugarte, txapelketako eta finaleko lehen epaile nafarra, "lehiaketa honen, pilotariez haragoko garrantziaren adibiderik onena". Guztiek pilotalekura hurbiltzeko deia egin diete Iruñeko eta inguruko pilotazaleei, "ez bakarrik pilotariak animatzeko, baizik eta ziur daudelako ikuskizunak asko mereziko duela", zehaztu dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!