BABESTUTAKO EDUKIA

Abian da AEKren 2022-2023 ikasturteko aurrematrikulazioa

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Datorren ikasturtean euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi dutenentzako eskaintza berezia iragarri du AEK-k. Iazko prezioa mantentzeaz gain, ekainaren 30a aurretik izen-ematea egiten duten ikasle guztiek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dute. Gainera, lehentasuna izango dute ikastaroetan.

AEK dagoeneko hasi da ikasturte berria prestatzeko lanetan eta erakundearen helburu nagusia "jende gehiagorengana" iristea da. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko dute. Horrekin batera, Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute.

Datu onak 2021-2022 ikasturtean

AEK-ko ordezkariak "oso pozik" daude aurtengo ikasturtearekin. Batetik, pandemiaren eragina euskaltegietatik "guztiz desagertzen" ari delako, eta, bestetik, aurten "aurreko ikasturtean baino %5 ikasle gehiago" matrikulatu direlako euskara-ikastaroetan.

Aurretiko izen-ematea

Matrikulazioa webgunearen bidez nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke –100 euskaltegitik gora daude Euskal Herrian–. Informazio gehiago Aek.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!