Artolak aurrera egin du Lau eta Erdiko San Fermin torneoan

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Partida oso ona jokatuta, 22-7 irabazi zion Agirreri, eta beraz, txapelketaren azken fasean egongo da pilotari alegiarra.

Iñaki Artolak Lau eta Erdiko San Fermin torneoko aurrekanporaketako partida jokatu zuen larunbatean, Zubiriko Esteribar pilotalekuan. Agirre izan zuen aurkari, eta pilotari alegiarra jaun eta jabe izan zen: 19 tanto egin zituen, eta azkenean, 22-7 irabazi zion Agirreri.

Bestalde, pasa den astean egin zioten ebakuntza Jokin Altunari, ezker eskuko hatz erakuslean zuen nodulua zela eta. Ebakuntza ondo irten zen eta pilotari amezketarrak alta jaso zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!