Koronabirusa

60 positibo azken astean

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Bi positibo atzeman zituzten atzo, biak Tolosan.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, maiatzaren 23tik 29ra 119 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.603 positibo izan dira. 482koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 340 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 13 pertsona ZIUetan, eta azken astean 34 pertsona hil dira. Orain arte 6.887 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Atzo 1922 test egin zituzten, eta 245 izan ziren positiboak. Eskualdeari erreparatuta bi positibo atzeman zituzten atzo, biak Tolosan. Hilaren 23tik 29ra, berriz, 60 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean: 28 Tolosan, 10 Ibarran, 4na Iruran eta Amasa-Villabonan, 3na Anoetan eta Zizurkilen, 2na Asteasun eta Berastegin eta bana Adunan, Altzon, Amezketan eta Hernialden.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 319ko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!