Argazki galeria

Bertso eskolan ikasitakoa, kalean erakustera

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko maiatzaren 28a

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatuta, Harituz eguna ospatzen ari dira: goizean bertso poteoa egin dute Iruran, eta ondoren, Anoetan bazkaldu dute; arratsaldean, kalejira egingo dute txarangarekin.

Bi urteko etenaren ondoren, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea bere eguna ospatzen ari da Iruran eta Anoetan. Eguerdian, bertso poteoa egin dute Irurako tabernetan, trikitilarien laguntzarekin, eta ondoren, Anoetako Kuku elkartean bazkaldu dute. Bazkalostean bertso saioa izango da elkartean bertan, eta iluntzean, berriz, kalejira egingo dute Anoetako tabernetan zehar, Laskotxarangarekin.

Bertsoa erdigunean jarriz Tolosaldeko bertsozaleak elkartzea helburu duen ospakizuna da Harituz eguna. «Eskualdean bertsotan dakien jende mordoa dago baina gehienak ez dira eroso sentitzen testuinguru formal edota txapelketako saioetan. Aurtengo helburua jende horri kanturako aukera eta testuinguru atsegina eskaintzea da» esan dute elkarteko kideek.

Erlazionatuak

Gazteak eta sare sozialak, bertsotarako gaia

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mai 28 Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!