Hiru txapeldun eta bigarren postu bat Espainiako Master Txapelketan

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Pasa berria den asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an, Gijonen, halterofiliako Espainiako Master Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko lau pultsulari izan ziren bertan eta lan bikaina egin zuten.

Emakumezkoetan, M35eko 55 kiloko kategorian, Amaia Blancok bigarren postua lortu zuen. Gizonezkoetan, M40ko 102 kiloko kategorian, Aitor Tecedor txapelduna izan zen; M40ko 67 kiloko kategorian, Andres Rubiños ere txapeldun, eta M35eko 61 kiloko kategorian Ekaitz Kortajarenak ere irabazi egin zuen. Gainera, Kortajarenak Espainiako bost errekor berri ezarri zituen: arrankadan 98 kilo, bi denboratan 118 eta 120 kilo, eta total olinpikoan 216 eta 218 kilo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!