Koronabirusa

Ez da positiborik egon azken egunean

Ataria 2022ko maiatzaren 23a

Osasun Sailak emandako datuen arabera, maiatzaren 16tik 22ra 79 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Azken egunean ez dute positiborik zenbatu, ordea.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.985 positibo izan dira. 581,14koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 381 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 11 pertsona ZIUetan, eta azken astean 31 pertsona hil dira. Orain arte 6.827 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Eskualdeari erreparatuta ez dute positiborik zenbatu azken egunean, baina hilaren 16tik 22ra 79 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean; 34 Tolosan, 15 Ibarran, 7 Amasa-Villabonan, 6 Anoetan, hiruna Asteasu, Berastegi eta Bidania-Goiatzen, bina Alegian eta Berrobin, eta bana Abaltzisketa, Amezketa, Iruran, eta Orendainen.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 561,60ko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!