Tolosaldeko 17 establezimenduk jaso dute Kode Etikoaren ziurtagiria

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Erantzukizun eta jasangarritasun konpromisoak ziurtatzen ditu Eusko Jaurlaritzaren programak, eta sektoreko 530 enpresak egin dute bat egitasmoarekin. 

Euskadiko turismo sektoreko 530 erakunde eta profesionalek egindako lana aitortu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskadiko Kode Etikoa ziurtagiria emanaz. Eragile turistikoek beren egunerokoan erantzukizun eta jasangarritasun irizpide eta konpromisoak integratzea du helburu programak.

Orain arte banaka lantzen ziren konpromiso tresna guztiak bateratzen ditu Kode Etikoak, hala nola, IKT, irisgarritasun, kalitateko jardunbide edo Smart Business bihurtzeko programak. Tolosaldeko 17 eragilek izenpetu dituzte Euskadiko Kode Etikoaren konpromisoak:

  • Bide-bide
  • Eguzkitza Sagardotegia
  • Hika Txakolindegia
  • Iriarte Jauregia
  • Iturri-ondo jatetxea
  • Lete-apartamentuak
  • Overtrails
  • Saskarate landetxea
  • Txindokiko-Itzala
  • Fagus-Alkiza
  • Iriarte Jatetxea
  • Korteta landetxea
  • Orexako ostatua
  • Rafa Gorrotxategi
  • TOPIC Museoa
  • Ur-mara Museoa
  • Tolosaldeko Turismo Bulegoa

Hurrengo urteko programan izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu du Tolosaldea Garatzenek. Interesa duten establezimenduek Turismo Sailarekin harremanetan jarri behar dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!