Tolosaldeko kultur sortzaileei ikusgarritasuna emateko gida

Ataria 2022ko ekainaren 2a

Galtzaundi Euskara Taldeak eskualdeko euskarazko kultur eskaintza bildu du gida batean. Galtzaundiren webgunean dago eta elikatzen jarraitzea da asmoa.

Herri asko ekitaldien bila ibili ohi dira aste kultural edo kultur programak osatzerako garaian. Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosaldeko euskarazko kultur eskaintza bildu nahi izan du kultur sortzaileen gidan. Sortzaileei ikusgarritasuna emanez, euskarazko ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak eta ikastaroak biltzen ditu eta 70 sortzaile ezberdinen eskaintzak topatu daitezke bertan.

Kultur sortzaileen gidan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: Tolosaldekoa izatea eta euskarazko eskaintza izatea. Sortzaileek beraien eskaintzak beharren arabera aldatzeko aukera izango dute eta horregatik online gida etengabeko eguneraketa prozesuan egongo da. Gida online topatu daiteke Galtzaundiren webgunean eta sortzaileren batek bere eskaintza gehitu nahi badu, bertan topatuko du bete beharreko formularioa.

Online gidaren helburua, pixkanaka elikatuz Tolosaldeko euskarazko eskaintza guztiak bilduko dituen gida erabilterraza sortzea da eta informazioaren bila plataformara jotzen duenak kultur sortzaileen eskaintza modu erraz eta intuitibo batean aurkituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!