Iñaki Olanok VII. Mitxarro Bira irabazi du

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Iñaki Olano mendi lasterkari altzotarrak Araiako VII. Mitxarro Bira irabazi zuen larunbatean. Bigarren eta hirugarren postuan Victor Garcia eta Aritz Kortabarria helmugaratu ziren. Hiruren artean oso tarte gutxi izan zen helmugako marran. Olanok 2.38.12ko denbora egin zuen eta Garcia 29 segundora helmugaratu zen. Kortabarria, berriz, 1.39ra iritsi zen.

Aurretik, maiatza hasieran, Olanok Nafarroa Xtreme-ko NX35 proba irabazi zuen, hau da, 35 kilometroko distantzian. Mendi lasterketa horretako proba luzean, 68 kilometroko NX68 izenekoan, Goar Lopetegi ibartarra bigarren izan zen. Alvaro Ramos izan zen lehena helmuga zeharkatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!