Gomazko paletan, Tolosa aurrera eta Anoeta kanpoan

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Herriarteko Pilota Txapelketa bere bidea egiten ari da, eta gomazko paletan eskualdeko bi herriek jokatu dute lehen kanporaketa.

Tolosak aurrera egitea lortu du, etxean jokatutako itzulerako jardunaldian Zumarragaren aurka hiru partidak irabazita. Hernaniren aurka jokatuko ditu final-laurdenak Tolosak eta joaneko partidak bihar jokatuko dituzte, Hernanin, 20:00etan hasita. Anoetak, bere aldetik, ezin izan dio aurre egin Astigarragari, eta itzulerako hiru partidak galduta, aurtengoan txapelketa bukatu da beraientzat.

Eskuzko modalitatean, Alegia 2-1 galtzen doa Andoainen aurka, baina aldeko tanto asko ditu. Itzulerako partidak, Alegiako Elorri frontoian jokatuko dira, bihar, 19:00etan hasita. Amezketa 2-1 irabazten ari da kanporaketa Oñatiren aurka, eta itzulerako partidak larunbatean izango dituzte, Oñatiko Zubikoa frontoian, 18:00etan hasita. Amasa-Villabonak zaila du aurrera egitea, 3-0 galtzen ari baita Ataunen aurka, eta tanto gutxi egin baititu. Itzulerakoak bihar ditu, Ataungo Auzoeta frontoian, 19:00etan hasita. Tolosa, bere aldetik, 2-1 irabazten ari da Zestoaren aurka. Itzulerako partidak bihar izango dira, 20:00etan hasita, Tolosako Beotibarren.

TOLOSA EZ DA PALAN ARIKO

Aurten palako modalitatean izena eman zuen Tolosak, Tolosa CF klubak mendeurrena betetzen duela-eta aintzat hartuta. Errenteriaren aurka jokatu behar zuen kanporaketa, baina gomazko paletan aurrera egin dute, eta araudiak dioenez, jardunaldi berean ezin dute pilotariek modalitate ezberdinetan aritu. Beraz, pena handiz, palako modalitateari uko egin diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!