Alaitz Imaz lider doa sega ligan

Ataria 2022ko maiatzaren 18a

Almitza Sega Elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren lehen jardunaldia egin zen larunbatean, eta emakumezkoetan lehen postuan dago Alaitz Imaz hernialdearra, 60 punturekin. Eskualdeko beste segalariak ondorengo postuetan daude: 3. Ainara Otamendi ibartarra, 4. Luixa Uzkudun leaburuarra, 7. Sheyla Sarasola lizartzarra eta 8. Jugatx Agirre berastegiarra.

Gizonezkoetan, Jon Otegi oiartzuarra doa lider, eta eskualdekoak ondorengo postuetan daude: 2. Mikel Lizartza tolosarra, 5. Amaiur Arrospide leaburuarra, 6. Oier Urkola anoetarra eta 7. Joakin Garmendia anoetarra.

Gazteen mailan, 16 eta 18 urte artekoetan, Iñigo Etxabe belauntzarrak laugarren egin zuen. 15 eta 14 urtekoetan, Izadi Arrospide leaburuarra lehen postuan dago, eta Mireia Larreta leaburuarra bosgarren. 12 eta 13 urtekoetan, guztiak gazteluarrak, horrela doa sailkapena: 1. Lorea Zinkunegi, 2. Inge Goikoetxea, 3. Xuban Gartzia eta 4. Aner Zinkunegi. 10 eta 11 urte artekoetan, guztiak ere gazteluarrak, ondorengoa da sailkapena: 1. Mari Olazar, 2. Xare Iriondo, 3. Irati Tome, eta 4. Haizea Larrañaga.

Ligaren bigarren jardunaldia Altzon egingo da, ekainaren 4an. Hirugarrena eta azkena, ekainaren 11n, Oiartzunen izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!