Galtzaundik zuzendaritza berritu du

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

Urteko Bilkura Nagusia egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak maiatzaren 11n.

Maiatzaren 11n egin zuen Galtzaundi Euskara Taldeak Urteko Bilkura Nagusia. Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean egin zuen eta bertan, 2021eko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu zuen. Jarraian, Galtzaundik 2022-2026 urteetarako sortutako egitasmoa ere azaldu zien galtzaundikideei, 2022ko egitasmoarekin eta aurrekontuarekin batera. Puntu guztiak aho batez onartu ziren eta amaitzeko, zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin zuen, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Batzarraren azken zatian, Iñaki Iurrebaso soziologoak, Hizkuntza-gaitasuna eta erabilera Euskal Herrian gaur: zer diote datuek? hitzaldi laburra eman zuen, euskararen egoeraren inguruan..

Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:

  • Lehendakaria: Kike Amonarriz
  • Idazkaria: Amaia Goikoetxea 
  • Diruzaina: Maite Asensio
  • Lehendakariordea: Ane Izagirre
  • Aktibazio eta azpieskualdeetako ordezkariak: Jone Garmendia, Uxoa Elustondo, Leire Jauregi eta Josu Lizarralde
  • Jakintza: Haritz Azurmendi
  • Sustapena: Nagore Arin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!