Koronabirusa

Zortzi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

108 positibo izan dira Tolosaldean azken astean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, maiatzaren 9tik 16ra 108 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.914 positibo izan dira. 607koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 336 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 10 pertsona ZIUetan, eta azken astean 29 pertsona hil dira. Orain arte 6.771 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Eskualdeari erreparatuta 8 positibo atzeman zituzten atzo; 12 Tolosan eta bana Asteasu, Ibarra eta Iruran. Hilaren 2tik 8ra 108 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean; 46 Tolosan, 12 Amasa-Villabonan, 10 Ibarran, 9 Zizurkilen, 6 Berastegin, 5 Asteasun, 3na Alegian, Anoetan eta Iruran, 2na Altzon, Berrobin eta Ikaztegietan eta bana Baliarrainen, Hernialden, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 575eko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!