Etorkinen proiektu ekintzaileetan euskara sustatzeko

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

Tolosaldean bizi edota lan egin egiten duten jatorri atzerritarreko herritarren artean euskara sustatzeko proiektua da Barrutzen. Asmoz fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako proiektua da eta merkataritza zein ostalaritzan aritzen diren etorkinak dira protagonista.

Barrutzen proiektua gauzatu dute Asmoz fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Tolosaldeak duen kultur aberastasuna erakusteko bideoak osatu dituzte eta protagonistak jatorri atzerritarreko ekintzaileak dira. "Barrutzenek ez du ia baliabide berririk sortu, euskara eta euskarazko digitalizazioaren inguruan sortuta daudenak bildu ditugu, azaldu eta beraiengana gerturatzeko", esan dute. Proiektua garatzeko Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co, Aitzol euskaltegia, Zutani elkartea, Peñascal Kooperatiba, Tolosako Ana Yurd munduko emakumeen elkarteko proiektu sozialen koordinatzailea, eta Tolosako eta Villabonako udalen laguntza izan dute. Proiektuak lau helburu nagusi ditu; euskararen erabilera sustatzea jatorri atzerritarreko ekintzaileen artean, jatorri atzerritarreko herritar ekintzaileen errealitatea eta beharrak ezagutzea, merkataritzan zein ostalaritzan euskara eta digitalizazio euskarriak errazago erabiltzeko baliabideak eskaintzea eta euskal hiztunak hizkuntza aniztasunean sentsibilizatzea.

Bideoak Tolosa eta Ibarrako lau dendatan osatu dituzte. Hauek dira protagonistak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!