Oihana Zubillagak Adarra Trail irabazi du

Imanol Garcia Landa 2022ko mai. 16a, 10:22
Adarra Traileko emakumezkoen podiuma. AIURRI

Mendi lasterkari anoetarraren atzetik, segundo gutxira beste anoetar bat sartu da helmugan, Maialen San Sebastian.

Zubillagak bi ordu eta 33 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. San Sebastian bederatzi segundotara helmugaratu zen, eta hirugarren egin zuen Estizen Duque portugaletearra 36 segundotara. Laugarrena Leire Elola tolosarra izan da, sei minutu eta erdira.

Irabazleak azaldu duenez, "oso pozik" dago lehenengo postuarekin. "Ez nuen espero lortzea. Hasieratik hirugarren nindoan Adarrako puntura arte, eta gertu nituen bi aurkariak. Beheraka aukera izan dut beraiei pasatzeko, baina hala ere ez didate batere erraza jarri, segundo gutxitara bukatu dute eta. Beraz, justu-justu heldu ahal izan diot lasterketari". Zubillagarentzat ez da izan gustukoen ibilbidea: "Pista eta asfalto zati dezente zituen, baina azkenean ondo joan zaigu". Bero dezente egin zuen atzo goizean Andoain eta inguruan, eta hori ere ez du oso gustuko anoetarrak. "Ez dit batere lagundu beroak, baina pentsatzen dut aurkariei ere ez diela lagundu. Pixkanaka jaten eta edaten joan naiz, eta esan daiteke ondo bukatu dudala".

Gizonezkoetan lehen postua Asier Rajado andoaindarrak lortu du. Eskualdeko lehenengoa Unai Usandizaga larrauldarra izan da, zortzigarren postuan.

Ikusi argazki galeria Aiurri.eus webgunean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!